2011/05/04

Jostailuaren erosketa

Gabonak datoz eta guraso askok arazo bera daukagu buruan urtero. Hau da, kontsumismo garai honetan, beharrezkoak dira hainbeste jostailu gure umeentzat? Gainera, erosteko garaian, zeintzuk dira hobeak umearen garapena lortzeko? Guraso aldizkari honek aukera eman dit datu batzuk erakusteko eta, aldi berean, nire iritzia emateko artikulu ireki baten bidez.

Jolastea oso beharrezkoa da umeen orekarentzat. Horretan ados dago Hezkuntzaren mundua. Zalantzan ipintzen dudana da guraso batzuen jarrera. Haientzat zenbat eta garestiagoak izan jostailuak, hobe. Hau da, jostailuaren prezioa da garrantzitsuena, ez egokitasuna ezta umeek jostailuekin zer egiten duten ere. Gainera, umearen jostailuak dira zerrendan erosi behar den gauza azkarrenetariko bat, asko pentsatu gabekoa. Izan ere, ez dute denbora galdu nahi izaten aukeratutako jostailuak egokiak diren ala ez aztertzen, ezta saltzailearen edo adituaren gomendioak eta aholkuak entzun ere.

Aldiz, Hezkuntza aditu askorentzat jostailuaren balioa ez da neurtzen diruarekin, umeak jostailuarekin egin dezakeenarekin baizik. Hau da, jostailu guztiak ez dira berdinak eta aukeratu behar ditugunak umearen adinaren araberakoak izan behar dira. Gainera, sormena eta adimena bultzatzen dutenak dira adituek gehien gomendatzen dituztenak. Noski, umearen gustuak eta haien izaera kontuan hartu behar dira, bestela ziur aski jostailua geratuko da txoko bazter batean, erabili gabe. Ez dugu ahaztu behar gaztaroan ikasten dena gero errepikatzen eta mantentzen dela helduaroan. Beraz, saiatu genero desberdintasuna bultzatzen ez dutenak erosten.

Bukatzeko eta laburbilduz, nahiz eta garai honetan betiko erosketekin presaka ibili, ez ahaztu umearen jostailuak azken momentu arte, oso garrantzitsuak direla haien garapenerako. Beraz, jostailuak ondo aztertu eta adituen gomendioak jarraitu, gure umearen etorkizunak merezi du eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario