Mikrobiologia irakasle bat naiz, Farmazi Fakultatean, Gasteizen, eta aukeratu dudan gaia Botulismoa eta Clostridium botulinum da, hango ikasleentzat interesgarria izango delakoan. Gai honetan, elikagai eta farmazi kontzeptu interesgarriak nahasten dira. Gainera, orain gutxi, ikertzaileek erabilera terapeutikoak aurkitu dituzte mikroorganismoak sortzen duen toxinan.
Mendebaldeko jendartean gero eta arraroagoa da gaixotasun hau eta kasu gutxi izaten dira urtean. Hala eta guztiz ere, garrantzia du gaixotasun larria izan daitekeelako. Ikasgai honetan ikusiko dugu zer den botulismoa eta bere eragilea, zergatik sortzen den, bere diagnosia nola lortzen den, eta bukatzeko, botulismoaren tratamendua eta bere prebentziorako neurriak zeintzuk diren.
Has gaitezen, beraz, botulismoa zer den azaltzen. Hasteko, esan behar da Clostridium botulinum mikroorganismoen eraginagatik sortzen dela gaixotasuna. Jarraian, mikroorganismoen ezaugarri orokorrak azalduko ditut. Mikroorganismoak, bazilo Gram positiboak eta anaerobio hertsiak dira. Erresistentzia formak edo endoesporak sortzeko ere kapaz dira. Gizaki eta beste animalia batzuen hesteetako mikrobiotaren kideak dira eta lurrean, espora moduan, luzaro irauten dute. Horrela mantentzen da mikroorganismoa bizirik naturan.
Baina, mikroorganismoen ezaugarri nagusia exotoxinak sortzeko gaitasuna da, zeren eta, naturan ezagutzen diren pozoi ahaltsuenak baitira. Adituen arabera, gramo batekin nahiko izango litzateke milioi bat lagun hiltzeko. Hala ere, farmako bihur daiteke (Botox-a) espasmoa sortzen duten gaixotasunak sendatzeko, estrabismoa, esate baterako. Halaber, kosmetikan ere zimurrak kentzeko erabil daiteke, eta bere erabilera nahiko zabalduta dago jende sonatuaren artean.
Hiru motatako botulismoa daude: elikagaiek eragindakoa, esporek zaurietan gauzatzen dutena eta umezaroan gertatzen dena. Baina, ohikoena elikagaiek eragindakoa da eta orain azalduko dut nola gertatzen den.
Lurrean edo uretan dauden esporek elikagaiak kutsatu ahal dituzte, toxikapen larria sortuz. Elikagaiak mantentzeko baldintzak zeintzuk diren, esporak ernaldu ahal dira eta toxina elikagaietara askatu ahal da. Elikagai kutsatua jan ondoren, odol eta linfaren bidez, zabaltzen da gorputzan zehar. Neurotoxina hauek oso azkar abiatzen dira sinapsis neuromuskularretara. Han, azetil-kolinaren askapena eragotziz nerbioen bultzakadak oztopatzen ditu toxinak eta horren ondorioz paralisi flazidoa sortzen da.
Hestebeteak eta ortuariaren kontserba alkalinoak dira botulismoa sortzeko elikagai arriskutsuenak. Kontserbaren industriarako, oso gai garrantzitsua denez gero, eta osasunerako arriskuak ekiditeko esterilizatzearen prozesua kontrolpean daukate. Aldiz, etxeko kontserbak prestatzen direnean, oso zaila da tenperatura eta presioa ondo aztertzea eta, horregatik, arazoak sor daitezke botulismoarekin. Kasu gehienak, beraz, sortzen dira txarto esterilizatuak diren etxeko kontserbak jateagatik.
Elikagai kutsatua jan ondoren, paralisiaren sintomak hasten dira nabarmentzen, burutik hasita, poliki-poliki gorputz osora eragiten dutenak. Nekea, begietako arazoak eta iraitz aparailuan sortutako goragaleak, tripako mina, beherakoa, eta abar. Kontsumitutako elikagaien kopurua, pertsona, eta toxina mota zeintzuk diren, agertu egiten dira sintomak. Izan ere, batzuetan, nahiz eta familia osoak elikagai bera jan, sintomak desberdinak ager daitezke senideen artean. Tratamendurik gabe, gehienetan hil egiten da pazientea, pneumonia eraginagatik, alegia.
Beraz, oso garrantzitsua da ahalik eta azkarren diagnosia lortzea, gaixotasuna ondo azterturik, botulismoen kontrako tratamendu espezifiko eraginkorra izateko. Zenbat eta azkarrago jakin, orduan eta aukera gehiago izango du pazienteak guztiz errekuperatze aldera. Pazienteak eta senideak azaldutakoaren arabera, lehendik. Haiengan egindako esplorazio fisikoan agertutakoa, bigarrenik. Eta azkenik, elikagaietan zein lagin klinikoetan toxinaren edo bakterioen agerpena egiaztatzea da diagnosiaren gakoa.
Behin diagnosi espezifikoa lortuta, pazienteak tratamendu sintomatikoa jarraitu behar du zainketa bereziko unitatean, arnasa mantentzeko eta pneumonia saihesteko. Baina, odoletan dagoen toxina eliminatzea da helburu nagusia eta, horretarako, antitoxina erabiltzen da. Sinapsis-en barruan dagoen toxina ezin da neutralizatu, eta kalteturik geratuko da betiko. Beraz, susperraldia oso luzea izan ahal da eta, geroago, pazienteak alboko ondorioak jasoko ditu.
Bukatzeko, prebentzio neurri nagusia elikagaien kutsapena ekiditea eta kontserba ondo esterilizatzea da. Beraz, goian azaldu den arrazoiarengatik, etxeko kontserbak ondo egitea nahitaezkoa da.
Jabi, Lazkao Txikiren esaera bat gogorarazi didazu: apaizek,bizitzen utzi ez eta hiltzen lagundu!
ResponderEliminarMedikuak eta farmakologoak ere zaku berean sartzeko modukoak ote zarete? Ez al zaizu iruditzen, etxeko tomaterik, etxean ontziratutako hegaluzerik, antxoarik... gabe bizitza garratzagoa litzatekeela?
Joxemai
Eta gainera orain kontuz pepinoekin!
ResponderEliminarJM, mila esker zure laguntzagatik. Ez dago zalantzarik: Maizpideko irakasleak eta ikasleak onenak dira!